Irizarren autobus elektrikoak Madrileko “zero igorpen, zero kostuan” linea berrietarako
18/02/2020
Irizar e-mobilityren elektromugikortasuneko soluzioak Go-Mobiltyn
11/03/2020

Autobuses articulados Irizar ie bus para Frankfurt

Aduna, 2020ko otsailaren 28a

Irizar e-mobility-k 18 metroko luzera duten zero emisioko 9 autobus elektriko egingo ditu In-der-City-Bus GmbH (ICB) Frankfurterako (Alemania), eta baita kotxetegietan karga motel elkarreragingarriko 9 estazio ere. 

Ontziratutako 560 kWh-ko energiarekin eta 220-250km-ko autonomiarekin, belaunaldi berriko Iriziar ie bus ereduko autobusek 3 ate, 46 besaulki eta 2 gune dituzte gurpildun aulki/gurditxoentzako. Ibilgailuak gauez kargatuko dira, Combo 2-CCS karga-hargunea duten 9 kargagailu elkarreragileen bidez.

Irizarrek Alemanian hedatzen jarraitzen du, eta Dusseldorfen 12 metroko luzera duten zero emisioko 10 autobusen eskaera itxi ondoren, Frankfurten elektromugikortasun-soluzioak ematen jarraitzen du. Gogoratu behar da autobus elektrikoen salmenta eta salmenta osteko zerbitzuak eta karga-azpiegiturak eskaintzen dituela Alemania, Austria eta Suitzako merkatuetan Ferrostaal Equipment Solutions enpresaren bidez.

Lehen unitateak aurtengo urtearen amaieran entregatzea aurreikusten da.

Irizar Taldeak Europako hirientzako elektromugikortasun-soluzioetan abangoardian kokatzeko estrategiarekin jarraitzen du, eta energia alternatiboetan inbertitzen jarraitzen du, bai eta Europa mailako proiektu handietan ere, horiek guztiak mugikortasun jasangarriko etorkizuna lortzen laguntzeko.

Irizar Taldeak bere bateriak garatu eta egiten ditu eta, gainera, bigarren bizitza bat eskaintzen die, autobusetan bizitza-ziklo erabilgarria amaitu ondoren berrerabiltzeko aukera emanez, zerbitzuguneetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituretan biltegiratze-elementu gisa.

ICB udal enpresa Frankfurteko autobus-enpresa handiena da. Emisio baxuko punta-puntako 162 autobuseko flota bat du, urtean 31 milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen dituztenak. Frankfurteko hiriaren helburua 2030. urterako autobusen trafiko guztia propultsio mota alternatiboekin operatzea denez, emisiorik gabeko 18 metroko bederatzi autobus elektrikoren erosketa urrats handia da emisio baxuko hiri garraiorako.


X