Gaur aurkeztu da Irizar ie bus-a Genovan, Italian
06/11/2020
Irizar e-mobilityk “Made in Euskadi 2019” saria jaso du, Euskal Industriaren Zigilua mundu osoan zabaltzeagatik
24/11/2020

Bizkaibus Irizar ie tram autobus elektrikoa hari da probatzen Portugaleten

2020ko azaroaren 11

Portugalete izan da Bizkaiko Foru Aldundiak ehuneko ehunean elektrikoak diren autobusekin egiten ari den probetarako aukeratu duen udalerria, teknologia hori Bizkaibus zerbitzuaren ezaugarrietara nola egokitzen den egiaztatzeko. Oraingo honetan, probatu beharreko ibilgailua Irizar ie tram 12 metroko luzerako autobusa izan da, ehuneko ehunean elektrikoa den autobusa da, emisio kutsatzailerik gabekoa.

Portugaleten egin den probaren aurkezpenean egon dira Miguel Ángel Gómez Viar Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru-diputatua eta Mikel Torres herriko alkatea, baita Irizar e-mobility enpresako zenbait kide ere.

Proba egiteko, «hiri» trazatu handiko lineak aukeratu dituzte, «populazio-dentsitate handia» duten udalerrien artekoak, hala nola, A3141 linea (Gurutzeta/Cruces-Bagatza-Valle de Trápaga Trapagaran).

Irizarren modeloa linea horretako 12 metroko ohiko autobus «nagusiak» egiten duen ibilbidea egiten ari da, egunean 200 bat kilometro, autobusa abiapuntura eta kotxetegira heltzeko joan-etorriak barne. Zerbitzuaren «benetako» egoera ahalik eta zehatzen erreproduzitzeko, bidaiaririk gabe doa, baina 3.500 kilo inguruko karga gehigarriarekin «lastatuta». Horrez gain, «exijentzia-maila handiagoko probak» egiten ari dira zailtasun teknikoa duten puntuetan, erantzuna egiaztatzeko, eta, aldi berean, kontsumoari, denborari edo abiadurari buruzko datu teknikoak hartzen ari dira. Proba egin ondoren, txosten tekniko bat prestatuko dute, erantzuna zer-nolakoa izan den jasotzeko.


X