Irizar karga-soluzioak

Zenbait karga-aukera eskaintzen dira, bezeroen baldintza guztiei ahalik eta ondoen erantzuteko, bai potentzia-mugari dagokionez, bai leku- eta eragiketa-murrizketei dagokienez.

Karga kotxetegietan

Kargatzeko modurik errazena da, tradizionala; autobusa zuzenean konektatzen da, eskuarki gauez geldirik dagoenean. Kotxetegien barruan zein kanpoan erabil daiteke.

Pantografo bidezko karga

Ibilgailuak eguna osatzeko nahikoa autonomiarik ez duenean, kotxetegiko kargaz gain ibilbidean zehar ere kargatzea gomendatzen da. Karga-estazioak hirietako leku estrategikoetan kokatzen dira, linea bakoitzaren amaieran edo hasieran, autobus edo linea bat baino gehiago kargatzeko edo hornitzeko.

Pantografoa kotxetegietan

Kotxetegietan karga motelerako automatizazio osoa egitea ere eskaintzen da. Sistema horretan, ukipen-bobedak dituzten egiturak kokatzen dira autobusen aparkalekuen gainean. Horri esker, ez da beharrezkoa izango langile batek autobusaren bateriak entxufe batekin eskuz konektatzea.

Bobedaren eta aparkatutako autobusaren gaineko pantografoaren kontaktuaren automatizazioari esker, bateriak berehala kargatzen hasten dira. Besteak beste, ez dago kablerik lurrean, eta, hortaz, langileen segurtasuna hobetu egiten da.

Gainera, Smart Charging sistemak telediagnostiko-sistema bat du berekin, sistema guztiak urrutitik monitorizatzeko eta zer prebentzio-premia dauden lehenbailehen jakiteko.

Karga adimenduneko sistema

Kotxetegian karga-baldintza/-murrizketa guztiak eraginkortasunez kudeatzen dituen kontrol-gune bat da. Autobus bakoitzak zenbateko karga behar duen detektatzen du, guztira behar den potentzia optimizatzeko.

Intereragingarritasuna

Irizar Taldearen karga-soluzioak intereragingarriak dira, ISO 15118, DIN70121, OCPP 1.6 CE mark, EMC 61000-6-2, 61000-6-4, IEC 61851 eta IEC 61000 arauen arabera.

X