For a better life

Mundu bizigarriago eta jasangarriago batengatik

Gure mugikortasun jasangarriko soluzioak gure hiriak eta gure planeta eraldatzen ari dira dagoeneko. Igorpen kutsatzailerik gabe, zaratarik gabe, eraginkorra eta irisgarria… etorkizuneko garraioa hemen dago.

Irizar e-mobilityk erabakita dauka garraio eraginkor, garbi eta irisgarrien erabilera bultzatzea, ingurumenaren eta pertsonen ongizatearen eta osasunaren alde egiten baitute, eta hiri-ingurune hobeak sortzen laguntzen baitute. Xede nagusiak, ardatz bereziak, honako hauek dira: kutsadura akustikoa murriztea, kostuak gutxituko dituzten kontsumo txikiak lortzea, eta zero igorpeneko ibilgailuak garatzea. Helburu horiek guztiek gure goiburuaren esanahia balioesten dute: “for a better life”.

Ibilgailu elektrikoen ZERO IGORPENeko teknologiari esker, hirigunean horrelako ibilgailu bat erabiltzean, berotegi-efektuko gasen (BEG), NOx-aren eta bestelako substantzia toxikoen eta partikula kaltegarrien zuzeneko igorpenak desagerraraz daitezke. Hori dela eta, ingurunea osasungarriagoa eta jasangarriagoa izango da.

Teknologia elektrikoarekin, motorrak ez du zaratarik egiten. Beraz, ibilgailu elektrikoen kanpoko soinu-igorpena nulua (0 dBA) da, gelditzean zein abiatzean; errekuntza konbentzionaleko autobus baten kasuan, berriz, 68 dBA-koa da.

Gure ingurune ikuspegia

Birziklagarritasuna

Autobusen diseinuan, osagaiak erraz desmuntatzea eta birziklatzea da helburu nagusietako bat. Ibilgailuaren birziklagarritasun- eta berreskuragarritasun-tasak % 90etik gorakoak dira, ISO 22628 arauaren arabera.

Bateriak % 99 birziklagarriak dira, Europako Batzordeak finantzatutako LIFE “RecLionBat” proiektuaren datuen arabera. Proiektu horren xedea, hain zuzen, bateria-mota hori birziklatzeko teknikak garatzea da.

Autobusak balio-bizitza luzeagoa du, eta mantentze-premia gutxiago.

Ie busaren inbertsoreek eta trakzio-sistemaren gainerako elementuek autobusaren balio-bizitza bera dute, edo luzeagoa; hori ez da errekuntza-ibilgailuetan gertatzen.

Irizar-e-mobilityri-buruz
Giltza-eskurako-soluzioak
Gertaera-garrantzitsuak
X