Irizarrek bere ahalmen teknologikoa erakutsi du, Taldeko enpresek Euskadin garatu eta sortutako elektromugikortasuneko soluzio propioekin
27/11/2018
Luxenburgok Irizar-i autobus elektrikoen eskaera berria egin dio
11/01/2019

Lehendabiziko Irizar 18m-ko autobusek, % 100 elektrikoak, 0 igorpen, Bartzelonako hirian zirkulatuko dute abendutik aurrera

Aduna, 2018ko azaroak 30

 

Transportes Metropolitanos de Barcelona (TMB) enpresak eta Irizar e-mobility enpresako ordezkariek gaur aurkeztu dituzte ofizialki % 100 elektriko, zero igorpen diren 4 autobusak, 18 metroko luzera dutenak, Bartzelonako Forum Eraikinean izan den ekitaldi batean.

Autobus hauek datorren abenduan jarriko dira zirkulazioan H16 linean (Pg. Zona Franca – Fòrum / Campus Besòs) eta 2014. urtetik hirian zirkulatzen duten Irizar ie bus modeloko 12 metroko bi autobusei (% 100 elektriko, 0 igorpen) gaineratuko zaizkie.

Ibilgailu hauek erabat isilak dira eta ez dute kutsatzailerik igortzen. Gainera, trakzio elektrikoari, elektronikari, energia biltegiratzeko sistemari eta komunikazioei dagokienez Irizar Taldearen teknologiarekin daude hornituta.

Tranbiaren ezaugarri estetikoekin, ibilgailu honek 4 ate, 36 butaka, gidariaren butaka 1, gurpildun aulkientzako zonalde 1 eta orgatxoentzako zonalde 1 barneratzen ditu, eta guztira 147 bidaiari har ditzake. Autobusak abagune-karga bat eskatzen du, ibilbidean zehar egingo dena 4-5 minututan. Pantografo bat du, autobusaren sabaian hedatu eta karga-postearekin konektatzen dena, elkar-eragingarria. Gainera, kotxe-tokian gauean erabiltzeko kargadore bat ere beharko du.

Erosketa honekin Bartzelonako enpresak H16 linea % 100ean elektrikoa eta emisiorik gabea izan dadin linea hori eraldatzeko lehen faseari ekin dio.

Proiektuari buruzko datuak
– Ibilgailuak: 4 autobus, 18 metroko luzerakoak
– 36 plaza eserita (4 leku Mugikortasun Urriko Pertsonentzat), gidariaren butaka 1, gurpildun aulkientzako zonalde 1, orgatxoentzako zonalde 1.
– 147 pertsona hartzeko ahalmena
– 4 ate eta arrapala elektrikoa
– Kameraz hornitutako atzerako ispiluak

Ibilgailu konektatua: Ibilgailu bakoitzak USB hartuneak izango ditu barretan bidaiariek telefonoa kargatzeko eta baita wifia ere.

Ibilgailuen karga: pantografo bidezko abagune-karga, elkar-eragingarria eta karga kotxe-tokian

 


X