Irizar ie truck

Moldakortasuna nagusi

Taldearen ahalmen teknologikoak aukera eman digu gure produktu-gaman hirietarako industria-ibilgailuak ere sartzen hastea.

Horrelaxe sortu da Irizar ie truck kamioa, mugikortasun elektrikoa sustatzearen alde egiten duten hirietan hainbat industria-erabilera izateko pentsatua. Lehenengo eta behin, hiri-hondakinak biltzeko erabiliko da.

Irizar ie truck kamioia ez da konbentzionala. Egungo kamioien kontzeptu estetikoak gainditzen dituen estetika du, Irizar markako gainerako produktuen diseinua gogora ekartzen duena.

Hiri-inguruneetan jarduteko diseinatutako produktu bat da. Haren ezaugarri nagusiak, diseinu estetiko leunaz eta berritzaileaz gain, erabiltzaileen segurtasuna eta ergonomia, teknologia eta merkatuaren premietara egokitzeko malgutasuna dira.

Irizarren gainerako ibilgailuek bezala, Taldearen teknologiarekin garatutako sistemak eta osagaiak ditu.

Irizar ie truck ibilgailua segurtasun aktiboko azken teknologiaz dago hornituta. Hortaz, honako elementu hauek ditu: egonkortasun-kontrola, esekidura egokitzeko nibelazioa, oharkabeko errei-aldaketaren abisua eta larrialdi-balaztaketarako laguntza.

Segurtasun pasiboari dagokionez, eskailera-maila bat soilik dago kabinan sartzeko. Beraz, gidariak eta laguntzaileek sarbide segurua dute. Hain zuzen, sarbide-altuerarik txikieneko ibilgailua da gaur egun merkatuan.

Arreta berezia jarri da gidariaren postuan: aginte-mahaiko aginte eta kontrol guztien zein pantailaren irismen ergonomikoa eta ikus-eremuaren baldintza ezin hobeak.

Irizar ie truck kamioiak trakzio elektrikoa du. Beraz, hirietan eta hiri-inguruneetan ibil daiteke, kutsadura atmosferikorik eta akustikorik sortu gabe. Zarata gutxi sortzen duenez, lanak gauez egiteko erabili ahal izango da; alegia, auto-pilaketarik handieneko orduak saihesten lagundu dezake.

Taldearen autobus elektrikoetan erabilitako teknologia berak ditu: trakzio elektrikoa, energia biltegiratzeko sistemak eta kontrol-elektronika, baita gainerako sistema guztiak ere.

Irizar ie truck kamioia hiriko zein hiriarteko inguruneetan zirkulatzeko pentsatuta dago. Txasisaren diseinuari esker, gaur egungo karrozeria guztiak instala daitezke, ia egokitzapenik egin gabe. Aurreikusitako erabilerarako Taldeak espezifikoki garatutako ardatzei eta direkzioari esker, karga- eta maniobragarritasun-ahalmen handiak ditu kamioiak.

X