Energia-kudeaketa eta biltegiratzea

Hainbat teknologia, ezin konta ahala aukera

Irizarrek, berak garatutako teknologia erabiliz, fabrikatzen dituen ibilgailuen osagai nagusiak egiten ditu.

Bateriek, Litio-ioi teknologiarekin egindakoek, kontzeptu modular bati erantzuten diote, eta kontzeptu hori operadore ororen beharretara egokitzeko diseinatuta dago. Sistema sendoa eta segurua, Europan arlo horretan egindako azken araudiak betetzen dituena: R100 v2, R10 eta UN38.3.

Hainbat soluzio garatu dira kimika desberdinetan oinarrituta, merkatuaren premia espezifiko bakoitzari soluzio bat eskaintzeko.

Bi bateria-mota instalatuta ditugu gure autobus elektrikoetan, nagusiki. Goi-energiako bateriek autobusaren eguneroko funtzionamendua ahalbidetzeko autonomia nahikoa eskaintzen dute, egunean zeharreko karga-prozesu bakar baten bidez. Goi-potentziako bateriak egun berean karga azkarreko hainbat prozesu jasateko bereziki diseinatuta daude.

Irizarrek zenbait egoeratarako soluzio optimizatua aztertzen du bezeroarekin batera, baterien funtzionamendu egokia bermatzeko. Instalatuta dagoen hozte-sistema aktiboari esker, nahiz eta sekulako eguraldi-egoera egon, ibilgailuak jardun egin dezake.

Irizarren bateriak oso birziklagarriak dira. Egiaztatutako prozesu baten bidez, osagai guztien tratamendua ziurtatzen da, eta beste edozertarako erabil daitezkeen edo ez aztertzen da.

Trakzio-sistema


Beste proiektu batzuetan, motor estandarizatuagoak erabiltzen dira, baina, kasu honetan, ibilgailuen motorrak Irizarrek bere produktuetan soilik erabiltzeko garatutako teknologiaren ondorio dira. Beraz, motorrak ezin hobeto egokitzen dira ibilgailuen ezaugarrietara.

Ateak eta klimatizazioa


Klimatizazio-sistema elektrikoa zero igorpeneko ibilgailu elektrikoetarako bereziki diseinatuta dago. Ibilgailuetan jartzen diren ateak eta arrapalak, elektrikoak zein eskuzkoak, Irizar Talde enpresek garatu dituzte.

Trakzio-sistema


Beste proiektu batzuetan, motor estandarizatuagoak erabiltzen dira, baina, kasu honetan, ibilgailuen motorrak Irizarrek bere produktuetan soilik erabiltzeko garatutako teknologiaren ondorio dira. Beraz, motorrak ezin hobeto egokitzen dira ibilgailuen ezaugarrietara.

Ateak eta klimatizazioa


Klimatizazio-sistema elektrikoa zero isuriko ibilgailu elektrikoetarako bereziki diseinatuta dago. Ibilgailuetan jartzen diren ateak eta arrapalak, elektrikoak zein eskuzkoak, Irizar Talde enpresek garatu dituzte.

Gidariari laguntzeko sistema


Gidariarekin komunikazioa segurua ezartzeko aukera ematen du. Horri esker, gidaria eraginkorragoa izan daiteke, eta haren eguneroko lanak eta bidaiariei ematen zaien zerbitzuak hobera egiten dute. Soluzio horrek hurbilketa-maniobretan, geldialdietan eta zirkulazioan sartzean laguntzen dio gidariari. Gainera, sistemak segurtasuna, erosotasuna eta puntualtasuna hobetzen ditu.

X