Irizar e-mobility estará presente en la cumbre mundial del Transporte Público de la UITP en Estocolmo mostrando sus últimos avances en tecnología, diseño e innovación
22/05/2019
Martxan jarri dira Irizar ie tram modeloko zero isurpeneko autobus elektrikoak Amiens hirian (Frantzia)
22/05/2019

Irizar e-mobility Stockholmon ospatuko den UITP azokan egongo da, eta teknologian, diseinuan, eta berrikuntzan izan dituen azken aurrerapenak erakutsiko ditu

Aduna, 2019ko maiatzaren 22a

Irizar e-mobility UITP erakundeak antolatutako Garraio Publikoko azokan egongo da Stockholmon, ekainaren 9tik 12ra.

600 m2-ko stand-a izango du, eta UITParen goiburua bereganatuko du: “Garraio publikoaren artea”. Bertan, Irizar e-mobilityk hiri-mugikortasun jasangarriari dagokionez lortu dituen azken aurrerapenak, teknologian, diseinuan, eta berrikuntzan, erakutsiko ditu.

Hiri-mugikortasun jasangarrirako eskaintzen dituen soluzioekin, Irizar e-mobilityk garraio eraginkorrak, garbiak, eta irisgarriak bultzatu nahi ditu, ingurumenaren eta pertsonen ongizatearen eta osasunaren alde daudenak, eta hiri-ingurune hobeak sortzen laguntzen dituztenak.

 

Data: Ekainaren 9tik 12ra

Stand-a: A1110-Hall A

Lekua: Stockholmsmässan, Stockholm

 


X