Irizar e-mobility

Aldaketaren trantsizioan aitzindari

Irizar e-mobilityren helburua hirietarako elektromugikortasun irtenbide pertsonalizatu eta integralak ematea da, bai ibilgailu %100 elektriko, zero igorpenen fabrikazioari dagokionez, bai karga, trakzio eta energia biltegiratzeko azpiegitura sistema nagusiak fabrikatu eta instalatzeari dagokionez. Horiek guztiak Taldearen teknologiarekin diseinatu eta fabrikatu dira %100, Irizarren zerbitzuaren berme eta kalitatearekin.

Horrela, operadoreak alde on gehigarri bat du: enpresa batekin soilik hitz egin behar du proiektuaren fase guztietan. Prozesu horretan, aholku zehatzak, ibilgailuen arreta integrala, eta saldu osteko, mantentze-laneko eta konponketako (R&M) zerbitzua jasotzen ditu, neurrira.Halaber, Irizarrek etengabe eguneratzen ditu autobusetan instalatutako sistemak.

Horri esker, bi onura lortzen ditu: alde batetik, ibilgailu bakoitzaren balio-bizitza ahalik eta gehien aprobetxatzeko erronkari eraginkortasunez erantzutea, eta, beste batetik, bere aktiboen balioa optimizatzea. Eta flotak kudeatzeko sistema pertsonalizagarri bat ere eskaintzen du. Horren bidez, kostuen eta eraginkortasunaren jarraipen sakona egiteaz gain, flota bakoitzaren errendimendua eta errentagarritasuna optimizatu, eta gidatzean segurtasuna handitu daiteke.

Gaur egun, Irizar e-mobilityren ibilgailu-gaman, hiru modelo daude: Irizar ie bus, Irizar ie tram eta Irizar ie truck.

2018Ko maiatzean, Irizar e-mobilityk produkzio-lantegi berria inauguratu zuen.

Energia berdeko lantegi bat

Europako lehenengo elektromugikortasun lantegia

Irizar e-mobilityren lantegi berria Adunan dago, Gipuzkoan. Ia lau hektareako lursail batean, 18.000 m2-ko azalera eraikia du.

Instalazio horiek autobus elektrikoak fabrikatzeko diseinatuta daude. Dena den, hirietako elektromugikortasun-premiei erantzuten dieten beste industria-ibilgailu batzuk egin daitezke haietan, baita haien osagai eta sistema nagusiak ere. Instalazioen hasierako produkzio ahalmena urteko 1.000 ibilgailukoa da.

Lantegi horrek kontsumitzen duen energia guztia Arabako energia fotovoltaikoko zentro batean ekoizten da. Hortaz, energia guztiz jasangarria erabiltzen duen lehen lantegia da Europan.Lantegia egiteko, elementu berritzaileak eta abangoardiako soluzioak erabili dira; izan ere, ekojasangarritasunaren kontzeptuetan jarri izan da arreta.

Nabea eta ura berotzeko sistemak ondoko partzelan dagoen enpresa baten lurrun-soberakinak aprobetxatzen ditu.

Zolarria planimetria handikoa da, eta ez du uzkurdura-junturarik. Estalkian, indukzio bidez finkatutako xaflak erabili dira. Eraikinaren barruko zein kanpoko argiztapena LED da. Instalazioen, ekipamenduen eta produkzio-prozesuaren (argiztapena, klimatizazioa, berokuntza, pneumatika, pintura-kabinak…) kontrola zentralizatuta dago, eta gelak ukipen-aginteen bidez kudeatzen dira.

Lantegiak proba-pistak eta saiakuntza-bankuak ditu, ekipamenduen fidagarritasuna eta eraginkortasuna bermatzeko, eta ibilgailuen eta haien osagaien eta sistemen teknologia probatzeko.

Elementu horiek guztiak direla eta, A motako energia-eraginkortasuneko ziurtagiria lortu du, egun Europan dagoen handiena.

CO2-ren eta substantzia kutsatzaileen mailaz mailako murrizketa

Inbertsioa: 75M euro
18.000 m2-ko azalera
37.000 m2-ko area
Urtero 1000 ibilgailu ekoizteko
produkzio-ahalmena

Ingurumen eta eko-diseinuko -
irizpideen arabera eraikia. Eraginkortasun energetikoko ziurtagiria. Produkzio-prozesu guztiz jasangarriak, pertsonen segurtasun eta osasuna lehenetsiz

Produktu, osagarri, eta soluzioen fabrikazioa zero igorpeneko %100 teknologia elektrikoarekin

Gure zirkuitu eta saiakuntza-bankuak

Giltza-eskurako-soluzioak_EU
for-a-better-life
Gertaera-garrantzitsuak
X