Irizar Taldeak bere marka, teknologia eta iraunkortasun estrategiaren aurrekaririk gabeko erakustaldia egingo du autobusen eta autokarren nazioarteko Busworld azokan 2019ko urriaren 18tik 23ra
12/09/2019
Eusko Jaularitzak Schaffhausen hiria bisitatu du Irizar autobus elektrikoen proiektua ezagutzeko
14/10/2019

Irizar e-mobilityk elektromugikortasunean dituen giltza eskura erako soluzioak ikusgai Nantesen, Frantzian, “Rencontres Nationales du Transport Public” azokan

Nantes, 2019ko urriaren 1a

  • Irizar e-mobilityk elektromugikortasunean dituen giltza eskura erako soluzioak erakutsiko ditu Nantesen, Frantzian, egingo den “Rencontres Nationales du Transport Public” azokan, 4. Halleko 19. Standean.
  • Energia kudeatzeko eta biltegiratzeko garapen propioko soluzioak
  • Kargarako soluzio interoperagarriak
  • Beste urte batez, Irizar e-mobilityk Rencontres Nationales du Transport Public azokan parte hartuko du. Azokaren 27. edizioa da aurtengoa, eta Nantes hirian (Frantzia) egingo da, urriaren 1etik 3ra.Irizarrek 300 m2-ko standa edukiko du, eta han bere ibilgailu elektriko berritzailea jarriko du ikusgai. Irizar ie tram modeloko ibilgailua da, zero isurpenekoa, eta oraingoak 12 metroko luzera dauka. Diseinu minimalista du ibilgailuak, eta erabat irisgarria, segurua eta iraunkorra da.Taldearen teknologiarako prestatutako gunean, ibilgailu elektrikoek erabiltzen dituzten Irizar etxearen potentzia handiko bateriak fabrikatzeko prozesua erakutsiko da, bai eta Taldearen azken garapenak ere, hala nola Irizar ie truck izenekoa.Energia kudeatzeko eta biltegiratzeko soluzioak teknologia propioarekin garatu dira, Adunako instalazioetan (Gipuzkoa). Energia kudeatzeko eta biltegiratzeko Irizar soluzioak Europako merkatuaren egungo premiak asetzeko eta operadorearen eskakizun bakoitzari ondoen erantzuteko sortu dira.  Sistema sendo eta segurua da, Europako azken araudiak betetzen dituena: R100.v2, R10.v5 eta UN38.3.

    Irizarrek Frantziako merkatuaren alde egindako apustuari eusten dio tinko, eta horren adibidea da Frantziako hainbat hiritan –Amiens, Baiona edo Aix-en-Provence, adibidez– jada martxan dagoen ie tram ibilgailua. Aix-en-Provence izan da, gainera, 12 metroko luzera duten lehen ie tramak bere flotan sartu dituen lehen hiria. Eta 2016az geroztik, Marseilla hirian dabiltza Irizarren 6 ie bus.

    Frantzia herrialde estrategikoa da guretzat. Aurten hiru BRT proiektu jarri ditugu martxan, Amiensen, Aix-en-Provencen eta Euskal Hirigune Elkargoan; giltza eskura erako proiektuak dira, 600 kW-ko karga azkarreko gune interoperagarriekin eta kotxetegietako kargagailu adimendunekin, gaineratu du Hector Olabegogeaskoetxeak, Irizar e-mobilityko zuzendari nagusiak.

    Jardunean da Irizarren 12 metroko ie tram autobusa (BRT) Aix-en-Provencen

    Irailaren 2an Irizarren ie tram modeloko 12 metroko 16 autobus hasi ziren jardunean Frantziako Aix-en-Provence hirian.

    Maiztasun handiko autobus horiek (BRT) hiriaren mendebaldeko eta hegoaldeko auzoak lotzen dituzte, haien arteko 7,2 km-ko tartea eta tarte horretako 19 geltokietako geldialdiak 30 minutu baino gutxiagoan eginda. Ibilgailu horiek 4 minutuan kargatzen dira pantografo bidez, linea bakoitzaren hasieran eta bukaeran dauden karga azkarreko guneetan, eta kotxetegietan gauez karga adimendunaren bidez.

    Martxan da Baionako BRT proiektua  

    Irailaren 2an ere Irizarren ie tram modeloko 10 autobus %100 elektriko hasi ziren jardunean Euskal Hirigune Elkargoan. Autobusak 18 metrokoak ziren eta, zehazki, T1 linean jarri ziren martxan. Linea horrek 12 km-ko ibilbidea egiten du guztira, eta 30 minutuan lotzen ditu Baiona eta Biarritzeko erdigunea.

    Proiektuak aurreikusten du pantografo bidez karga ultra azkarra egiteko bi gune instalatzea, Biarritzen eta Baionan, ibilgailuak 4 minutuan kargatzeko, bai eta karga adimenduneko guneak ere kotxetegietan, gauez kargatzeko.

    2020tik aurrera, Irizar ie tram modeloko 18 metroko beste 8 unitate gehiago sartuko dira flotan, Baiona eta Tarnos artean ibiliko den T2 linean zerbitzua emateko.  

    Jardunean dago Europako karga azkarreko BRT flota interoperagarri elektrikorik handiena

    BRT Ametis zerbitzuko linea berrien proiektu anbiziotsua Irizar ie tram modeloko zero isurpeneko 43 autobus elektrikorekin jarri zen martxan, Amiens hirian, Irizar Taldeak kargarako garatu eta hornitutako azpiegiturekin batera.

    Autobus elektrikoak lau Nemo lineetatik hirutan dabiltza. BRT linea horiek (maiztasun handiko autobusak) goizaldeko lauetatik gauerdiraino bermatzen dute zerbitzua, 8-10 minutuko maiztasunarekin, eta ibilbidean kargatzen dira, 4 minutuan, hiriko hainbat gunetan instalatuta dauden pantografo bidezko karga azkarreko sei azpiegituraren bitartez. Gaueko kargarako, beste 43 kargagailu adimendun instalatu dira Riveryko kotxetegietan.

    Erreferentziako salmenta osteko zerbitzua

    Salmenta osteko zerbitzua tokian-tokian kontratatutako pertsonek kudeatzen dute, eta horrek ekarri du Frantzian aberastasuna eta enplegua sortzea. Gaur egun, ibilgailuak dabiltzan leku guztietan aurkitu daiteke Irizar tailer homologatu eta bermatu bat.

    Irizar Taldeak arrakasta izaten jarraitzen du Europako merkatuetan

    Irizar Taldeak Irizar ie bus modeloko 10 autobus elektriko hornitzeko kontratua izenpetu zuen Rheinbahn operadorearekin, Dusseldorfen (Alemania). Hornitu beharreko autobusak zero isurpenekoak eta 12 metrokoak ziren. Azken 12 hilabeteetan Alemanian egin den autobus elektrikoen lehiaketarik handienetakoa da.

    Suitzako Schaffhausen hiriak ere utzi zuen Irizarren esku hiriko autobus elektrikoen sistemaren hornidura; horrelako proiektu bakarra izan da Suitzan eta Europan ere, karga guneetarako beharrezkoa den energia Rhein ibaian sortuko baita, Shaffhausenetik igarotzean.

    Kontratu horien ostean, Madrilen eta Vitoria-Gasteizen izenpetutako akordioak datoz, Espainian.

    Madrilgo EMTk konfiantza jarri du berriro Irizar e-mobilityn, eta, iaz bere flotara 15 autobus gehitu ondoren, orain kontratu bat sinatu du beste 20 autobus elektriko hornitzeko.

    Gasteizko kasuan, kontratuan zero isurpeneko 13 autobusen hornidura sartzen da, euren karga elektrikoko sistemekin eta mantentze lanekin, hiriko Bus Elektriko Adimendunaren proiektuaren barruan (BEA).

     


X