Irizar e-mobilityren 29 autobus Orleansen garraio sistema publiko erabat elektrikoa ezartzeko
24/04/2020
Irizar soluzioak birusa garraio publikoan hedatzea prebenitzeko
26/05/2020

Irizar e-mobilityk Laneko segurtasun eta osasunari, ingurumenari eta kalitate-kudeaketari buruzko nazioarteko ziurtagiriak lortu ditu

Adunan 2020ko apirilaren 30ean

Irizar e-mobilityk, hirietarako elektromugikortasun-soluzio integralak eskaintzen dituen enpresak, nazioarteko kalitate ziurtagiri estandarizatuak lortu ditu Aenorren bidez; ISO 45001:2018, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketan; ISO 14001:2015, Ingurumenaren Kudeaketan; eta ISO 9001:2015, Kalitatea Kudeatzeko Sistemetan. Horrela, Irizar e-mobilityk bere marka indartu nahi du hazkunde iraunkorrean oinarrituta, eta lan-ingurune seguru bat mantenduz.

ISO 45001:2018 lortzeak laneko segurtasun eta osasun arloan nazioarteko ziurtagiri zorrotzenetako bat eskuratzea esan nahi du. Hala, Irizar e-mobilityk bere langileen osasunarekiko erantzukizuna erakusten du, baita segurtasun-maila ezin hobea ere, zalantzarik gabe, kalitatezko zerbitzua eta produktua eskaintzen laguntzen dutenak.

Coronavirus pandemia bizi dugun honetan, Irizar e-mobilityk langile guztien laneko segurtasuna eta osasuna bermatu ditu, eta, horretarako, kontingentzia-plan bat jarri du martxan hainbat esku-hartzerekin bezeroei zerbitzua ematen jarraitzeko.

 Konpainiak produktuen eta zerbitzuen kalitatearekin eta ingurumenarekin konprometituta dago. Substantzia kutsatzaileak eta ibilgailuek ingurunean duten inpaktua minimizatzeko ahaleginak egiten ditu. Azken batean, mundu iraunkorrago bat sortzen lagundu nahi du. ISO 14001 eta 9001 ziurtagiriak eskuratuta, Irizar e-mobilityk konpromisoa hartzen du bere bezero eta hornitzaileen eta erakundearen beraren baldintzak betetzeko, betiere ingurumenarekiko konpromiso-esparruari eutsiz.

 “Lan handia egin ondoren, harro eta pozik gaude ziurtagiri horiek lortu ditugulako, oso mugarri garrantzitsuak baitira Irizar e-mobilityrentzat. Bikaintasuna bilatzen dugu, gure prozesuen etengabeko hobekuntza, betiere lan-giro seguru eta osasungarri baten barruan, eta aurrera egin nahi dugu eta gure bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaini nahi diegu ingurumen-erantzukizunetik abiatuta” gaineratu du Hector Olabegogeaskoetxea Irizar e-mobilityko zuzendari nagusiak.

 Horrela, Irizar e-mobilityk bere erakundearen kudeaketa arduratsua eta iraunkorra bilatzen du. Hornitzaileak bezeroen gogobetetasunerako hornikuntza-katean integratzea, bezeroari arreta ematea, ingurumen-inpaktuak murriztea eta lan-ingurune segurua mantentzea lehentasunezko ardatzak dira enpresa-bikaintasuna lortzeko; eta, horrela, bezeroei balio erantsi handia eta produktu eta zerbitzu onenak eskaintzen zaizkie, konfiantza izateko proiektu sendo bat bermatuz.


X