Irizar ie busak Urteko Autobusa 2021 saria jaso du
15/01/2021
Abian da Irizar e-mobilityren bigarren bizitzako bateriak dituzten ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen birkarga gunea
10/02/2021

Irizar e-mobilityk zortzi autobus elektriko entregatuko ditu Hanburgon

Aduna, 2021eko otsailak 4

Hanburgoko Verkehrsbetriebe Hamburg-Holstein GmbH (VHH) operadoreak Irizar ie bus modeloko zortzi autobus erosi ditu eta ICB Frankfurt eta Rheinbahn Düsseldorfen eskaerei gehitu zaie.

Hau da Irizar e-mobilityk Alemaniako iparraldearekin sinatzen duen lehen kontratua, Ferrostaal Equipment Solutions banatzailearen bitartez. Eskaera berri honekin Irizar e-mobilityk bere elektromugikortasun soluzioak zabaltzen jarraitzen du herrialde germaniarrean.

12 metroko luzera duten ibilgailuek 3 ate, 30 eserleku (horietako 4 MUPentzat dira) eta gurpil-aulkiarentzako gune 1 dituzte. Gauez kargatuko dira, karga motelaren bidez (150 kW). Autobus hauek  bi karga-puntu izango dituzte lehen ardatzaren gainean, ezkerraldean zein eskuinaldean. Autobusek dituzten bateriak nahiz horien osagai nagusiak eta sistemak Irizar Taldeak garatu eta fabrikatzen ditu.

Ibilgailuak 2022ko lehen hiruhilekoan entregatuko dira.

Irizar e-mobility-k autobus elektrikoen salmenta eta salmenta osteko zerbitzuak eta kargarako azpiegiturak eskaintzen ditu Alemaniako, Austriako eta Suitzako merkatuetan, Ferrostaal Equipment Solutions-en bidez.

Verkehrsbetriebe Hamburg-Holstein GmbH (VHH) Alemania iparraldeko bigarren garraio enpresa da, 2.100 langile eta 677 autobus inguru ditu eta 155 autobus lineatan aritzen da. Gaur egun, VHHk 106,6 milioi bidaiari garraiatzen ditu urtean.


X