Luxenburgok Irizar-i autobus elektrikoen eskaera berria egin dio
2019-01-11
Bilbok hirugarren aldiz jarri du konfiantza Irizarrengan eta zero igorpeneko bi autobus 100% elektriko gehitu ditu bere flotara, 12 m-ko luzerako Irizar ie bus modelokoak.
2019-03-13

Irizar ie truck, Irizar Taldearen kamioi elektriko berritzailea

Aduna, 2019ko martxoak 1

 
Irizarrek beste pauso bat eman du hirietako mugikortasun iraunkorraren bidean eta zero igorpeneko bere produktu gaman kamioi elektriko berritzailea gehitu du. Merkatuko hainbat beharrei erantzuten die eta ahalbidetzen du hirietan eta gune urbanoetan kutsadura atmosferiko eta akustikorik ez eragitea.

Irizarrek bere kamioi elektriko berritzailea aurkeztu du Bilbon, Irizar ie truck, Sustainable Urban Mobility Congress SUMen lehen edizioan otsailaren 20tik eta 23ra.

Plataforma hau FCC Taldearekin gauzatutako I+G proiektu baten emaitza da. FCC munduan liderra da Ingurumen Zerbitzuetan, Uraren Kudeaketa Integralean eta Azpiegiturak eta zentro teknologikoak garatu eta eraikitzen. FCC Taldeak hirietan aritzeko duen ezagutza eta esperientzia izugarria jarri du, eta emaitzaren arrakasta ikusita, lehen prototipo bat egin da alboetako karga ahalbidetzen duen karrozeriarekin hondakinak biltzeko. Datozen hilabeteetan merkaturatzea aurreikusten da.

Irizar taldearen berrikuntza honen ezaugarri nagusiak dira abangoardiako diseinua, segurtasuna, errendimendua, gidatzea eta ibilgailuaren erabilera. Irizar ie truck hirietan eta hiri inguruetan ibiltzeko pentsatuta dago, inolako kutsadura atmosferikorik eta akustikorik sortu gabe. Ateratzen duen zarata txikia dela eta, gauez lanean aritzeko aukera ematen du, eta zirkulazio handieneko orduetan trafikoa murriztea ahalbidetzen du.

Diseinua da Irizar markako produktu guztien ikono eztabaidaezina, eta hala da kamioi honetan ere. Estetika apurtzailea du, erakargarria eta atsegina.

Erosotasuna eta segurtasuna funtsezkoak izan dira gidariaren lekua garatzerako orduan, eta ergonomia eta ikusmen eremua lehenetsi dira. Gidariaren tokia behean egotea, aurreko eta alboetako beiren zabalera eta aginte, kontrol eta aginte-paneleko pantailarako irisgarritasun ergonomikoa izan dira bereziki landu diren ezaugarriak.

Irizar Taldearen teknologia

Irizar ie truckak Irizar Taldeak garatutako teknologia aitzindaria du, gure autobus elektrikoetan dagoeneko erabili ditugun talde teknologiak trakzio elektrikoari, energiaren biltegiratzeari, kontrolaren elektronikari eta ezarritako gainerako sistema guztiei dagokienez.

Kabina hirian ibiltzeko diseinatu da bereziki. 4 pertsonarentzako tokia du eta igotzeko eskailera-maila bakarra du gidariari eta laguntzaileei segurtasuna emateko. Horrek igotzeko altuera txikiena duen merkatuko ibilgailu bihurtzen du.

Aurkeztu den unitatea 8 metro luzeko 6X2 bertsio bat da, 18 tona garraiatzeko gaitasuna duena.

Ibilgailuak balaztatze birsortzaile funtzioa du, eta beraz, ibilgailuaren energia zinetikoa ahalik eta gehien aprobetxatzen da.

Ate pneumatiko baskulagarri bat du barrurantz eta horrek joan-etorri segurua ahalbidetzen du kaleetan oztopoak egon arren. Ate honek, gainera, harrapaketen kontrako sentsoreak ditu, fotozelula bat eta orrian ertz sentikorra aplikazio azkarrenetan ezustekorik ez izateko.

Segurtasun aktiboko teknologia berrienak ditu eta egonkortasun kontrola ere badu. Kamerak eta aurrealdeko radarraren sentsoreak errei aldaketa antzematen dute (LDWS), eta gidariari abisua ematen dioten ibilgailua nahi gabe bidetik ateratzen bada. Larrialdiko balaztatzerako laguntza ere badu (AEBS). Horrek larrialdiko balazta aktibatuko luke ibilgailua aurretik doan ibilgailurengana gehiegi gerturatuko balitz eta gidariak behar bezain azkar erreakzionatuko ez balu.

Azkenik, Irizar ie truckaren suspentsioak nibelatze automatikoa du eta aplikazio bakoitzak behar duen funtzionalitate bereziak eskaintzen ditu (ELC).

Aurkeztu den Irizar ie truck bertsio elektrikoa da CNG maila luzatzailearekin. Horrela, modu elektrikoan ibiliko da hirian eta maila luzatzailea izango duenez autonomia luzatu eta lan orduak gehitu ahal izango ditu gas naturalarekin funtzionatzen duen motor batekin.

Gaur egun bertsio guztiz elektrikoak zero igorpenekin garatzen ari gara hainbat aukeratan.

Hainbat erabilera industrialetarako

Bere moldakortasun eta malgutasunagatik, kamioia hau hainbat erabilera industrialetarako diseinatu da, beti ere mugikortasun elektrikoaren baitan. Gaur egun existitzen diren karrozeria guztiak instalatzea baimentzen du ia-ia egokitzapenik egin gabe. Aplikaziorako ardatz eta direkzioak garapen espezifikoa izan dutenez, ibilgailuari prestazioak gehitzen dizkiote karga eta maniobrarako gaitasunari dagokionez.

Irizar Taldea

Irizar nazioartean presentzia duen enpresa taldea da. Gaur egun sei jarduera esparrutan jarduten du: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektagarritasuna eta energia.

Irizar Taldea 7 markak/enpresak osatzen dute (Irizar, Irizar e-mobility, Alconza, Datik, Hispacold, Masats eta Jema) eta haien jarduna 13 lantegitan garatzen dute Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan. Gainera, I+G Zentro bat ere badu eta haren helburua da Taldearen produktu eta sistemen ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa.

3.300 pertsona baino gehiagok osatutako talde sendoa gara, bost kontinenteetan presentzia komertziala duena eta 700 milioi euro baino gehiagoko salmenta bolumena.

Irizar S. Coop da Taldeko enpresa matrizea eta egoitza nagusia Ormaiztegin dago. Han dago Creatio ere, Irizar taldearen Ikerketa eta Garapenerako Zentroa.

1889an sortua, gaur egun talde sendoa da Irizar Taldea, geografikoki eta industrialki dibertsifikatua eta etengabe hatzen ari dena, beti ere markaren, teknologiaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua eginda.

 


X