Irizar e-mobility Nantes hirian ospatuko den Rencontres Nationales du Transport Public ferian egongo da, urriak 1etik 3ra
11/09/2019
Irizar e-mobilityk elektromugikortasunean dituen giltza eskura erako soluzioak ikusgai Nantesen, Frantzian, “Rencontres Nationales du Transport Public” azokan
01/10/2019

Irizar Taldeak bere marka, teknologia eta iraunkortasun estrategiaren aurrekaririk gabeko erakustaldia egingo du autobusen eta autokarren nazioarteko Busworld azokan 2019ko urriaren 18tik 23ra

Aduna,  2019ko irailak 12

Irizar Taldeak bere marka, teknologia eta iraunkortasun estrategiaren aurrekaririk gabeko erakustaldia egingo du autobusen eta autokarren nazioarteko Busworld azokan 2019ko urriaren 18tik 23ra. Autobus eta autokar gama osoa aurkeztuko du: integralak, hibridoak, elektrikoak eta bere etorkizunean giltzarri izango diren hainbat eta hainbat berrikuntza teknologiko.   

Irizar taldeak aurten 130 urte betetzen ditu eta geroz eta sendoago dago. Erabakimenez jarraitzen du irtenbide eta zerbitzu berriak garatzen etorkizun iraunkorragoa bermatzeko ekonomikoki, sozialki nahiz ingurumenari dagokionez.  

Urteurren honekin bat eginez Irizar Taldeak Busworlden erakutsiko du berrikuntzan eta teknologian duen gaitasuna, eta etorkizunerako bere estrategia aurkeztuko du.  

Irizar eta Irizar e-mobilityk partekatuko duten 6. Hall-eko 636 standean azken belaunaldiko sei ibilgailu ikusi ahal izango dira:  Irizar markako bi unitate integral (Irizar i8 eta Irizar i6S), bi autokar hibrido (el Irizar i4 berria eta Irizar i3) eta bi autobus elektriko (ie bus berria eta ie tram).

Ibilgailu hauek guztiek berrikuntzak dituzte irisgarritasun, segurtasun, teknologia eta iraunkortasun gaietan.

Hirietarako elektromugikortasun irtenbideak aurkeztea bereziki garrantzitsua izango da, munduan zero isurpeneko garraio publikoa etengabe ari baita hatzen.  

Standak teknologiari eskainitako espazio bat ere izango du. Han Irizar Taldeak garatu eta fabrikatutako hainbat soluzio teknologiko erakutsiko dira.

Berrikuntza hauen guztien aurkezpena, primizian, Irizarren standean izango da urriaren 18an, 11:30ean. Irizar Taldearen posizionamendua ikusaraziko da bidaiarien garraioko segmentu guztietan, bai lineaz kanpoko garraioan bai publikoan, hiri barrukoan, hiri artekoan nahiz ibilbide luzekoan, eta argi geratuko da mugikortasun iraunkorraren sektorean erreferente dela.

Busworld erakusleiho ezin hobea izango da, beraz, Irizarrek 130. urteurrena betetzeko. Gizartearekin duen konpromisoa erakutsi hala izango du eta bezeroei balio erantsi handiko zerbitzua eskaintzeko duen konpromisoa ere bai  diseinua, pertsonalizazioa, segurtasuna, kostu operatiboa, etorkizuneko teknologia eta iraunkortasuna bezalako gai garrantzitsuetan.


X