Irizar ie truck, Irizar Taldearen zero emisioko kamioi elektrikoa, izan da World Smart City sariaren irabazlea, Ideia Berritzailearen kategorian
21/11/2019
Portugalen martxan dira lehenengo Irizar autobus elektrikoak
20/12/2019

Irizar Taldeak Bikaintasun Saria irabazi du

Aduna, 2019ko azaroaren 27an

Irizar Taldeak Bikaintasun Saria jaso du enpresen kategorian Radio San Sebastian sarien bigarren edizioan.

Sariak banatzeko gala gaur arratsaldean bertan izan da Donostiako Kursaal jauregian gonbidatu talde handi baten aurrean, eta tartean ziren gainerako sarituak, epaimahaia, agintariak, pertsona ospetsuak, eta Euskal Herriko enpresa handietako ordezkariak.

Radio San Sebastián Bikaintasun Sariek Gipuzkoako pertsona, enpresa eta erakundeei euren arloan nabarmentzea eta erreferentzia izatea aitortzen die.

Sari honek Irizarren 130. urteurrenarekin bat egiten du. Enpresak indarra eta finantza sendotasuna dituen une batean dator eta horri esker irtenbide eta zerbitzu berriak garatzen jarrai dezake ekonomikoki, sozialki eta ingurumenari dagokionez etorkizun iraunkorragoa bermatzeko.

1889an sortutako famili enpresa haren errealitateak nasaiki gainditzen ditu fundatzaileen ametsak. Gaur egun Irizar enpresa talde bat da eta 6 negozio arlotan garatzen du bere jarduera, 8 marka propio ditu eta 3.300 pertsona baino gehiagok osatzen dute.  750 milioi euro baino gehiago fakturatzen du, 5 kontinenteetan dauka presentzia komertziala, 13 produkzio planta ditu, I+Gko zentro bat, banaketa eta saldu ondoko 9 enpresa propio, salmenta eta saldu ondoko sareak mundu osoan.

Enpresa globala izaki, autokar eta autobus elektrikoak fabrikatzen jarraitzeaz gainera, tren sektorerako eta elektronika, energia, elektromugikortasun eta konektibitate sektorerako sistemen hornikuntza egiten du. Helburu handiko enpresa bat, etorkizunerantz aurrera doana marka, teknologia eta iraunkortasunari dagokionez.  

Gorka Herranz Irizarko Lehendakariak harrotasunez jaso du saria “Guretzat garrantzitsua da Irizarrengan pentsatu izana gure garapena eta gaur egungo posizionamendua kontuan izanda, eta autobus eta autokarren sektorean abangoardian gaudenean. Uste dut konstantziari emandako saria dela, urte askoan Irizar osatu duten eta gaur egun osatzen dugun pertsonen lan onari emandakoa. 130 urteren ondoren geroz eta lehiakorragoa den mundu honetan aurrera egiten jarraitzen dugu eta erronka asko ditugu aurrean.”


X