Portugalen martxan dira lehenengo Irizar autobus elektrikoak
20/12/2019
Irizar e-mobility energia berdeko elektromugikortasuneko lehen fabrika bihurtu da Europan
27/01/2020

Irizar Taldearen lehen autobus autonomoa aurkeztu da Malagan

Aduna, 2020ko urtarrilaren 24a

Irizar Taldearen lehen autobus autonomoa aurkeztu da Malagako udaletxean. Mugikortasunean aitzindari izango den proiektua da eta hilabete batzuk barru jarriko da martxan Malaga hirian Avanzaren eskutik. 

Proba honetarako garatutako autobusa Irizar ie bus modeloa da, % 100 elektrikoa eta zero isurpenekoa, gidatzeko modu duala, eskuzko modua eta modu automatikoa (pilotu automatikoa) dituena. 12 metroko luzera du, eta 60 bidaiari garraiatzeko gaitasuna.

Lehen autobus hau AUTOMOST proiektuaren emaitza da,  Espainiako Ekonomia Ministerioaren CDTIren (Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroa) programak finantzatzen du eta haren helburua da ibilgailuen automatizazioa ahalbidetuko duten teknologiak garatzea, hiri eta industri garraioko aplikazioetan, eta horrela efizientzia, segurtasuna eta iraunkortasuna nabarmen areagotzea. Avanzak parte hartzen du operadore gisa 11 bazkiderekin batera, haien artean Irizar Taldea Irizar e-mobility eta Datiken bidez. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak, Insiak, CEIT-Ik4k eta Vigoko Unibertsitateak ere parte hartuko dute proiektuan.

Horrela, Malaga autobus autonomoa duen Europako lehen hiria izango da. Portutik hiriaren erdiguneraino egingo du ibilbidea, eta, hasiera batean, Malagako hiriburura iritsiko diren itsas-bidaiariak garraiatuko ditu.

Autobusak doitasun handiko posizionamendu eta gidaritza sistema bat erabiliko du, eta kontrol-zentro batera konektatuta egongo da. Zentro horretatik unitate bakoitzari jarraibide zehatzak eman ahal izango zaizkio, bai eta hura monitorizatu eta ibilbidea denbora errealean ezagutu ere.

Hector Olabegogeaskoetxea, Irizar e-mobilityko Zuzendari Nagusiaren hitzetan “gure ustez, autobus hori prest dago proba pilotua hasteko bide publiko batean eta funtzionatzeko baldintza errealetan, kasu honetan Malagako hirian benetako trafiko-egoeran. Espainian tamaina horretako autobus batekin egiten den lehen proba da. Zalantzarik gabe, proba horiek datuak eta esperientziak emango dituzte eguneroko funtzionamendu praktikoan, eta Irizar Taldearen etorkizunerako erronka handi honetan aurrera egiten lagunduko dute “.

 Hiru urteko lanaren ondoren proba pilotua hastera doa Malagan. Esan bezala, AutoMosten berrikuntzarik handiena da tamaina estandarreko ibilgailu bat jartzen duela zirkulazioan, benetako trafiko-egoeran hiri batean, eta ez espazio erreserbatuetan edo eremu mugatuetan.

Irizar Taldearen etorkizuneko erronka nagusiak

Taldearen gaitasun teknologiko handiak Creation du ernamuina, bere Ikerketa eta Garapen Zentroan, izan ere, Irizar Taldea osatzen duten enpresen arteko sinergiaz baliatzeaz gain, erantzun egiten die produktu eta sistemen sorreran eta inplementazioan esku hartzen duten alderdi guztiei, bezeroen eta iraunkortasunaren erronka eta eskakizunik berezienei erantzunez.

Gaur egun, mugikortasunaren etorkizuneko ildoak eta gainerako negozio-arloak zehazteko balio dioten hainbat proiektutan murgilduta dago:

  • Mugikortasun elektrikoko soluzio modularrak, malguak eta eskalagarriak sortzea ahalbidetzen duten teknologiak eta estrategiak garatzea, autobus elektrikoen flota ertainen/handien hedapen masiboa bideragarri egiteko, sare elektrikoan inpaktua minimizatuz eta hasierako kostuak eta kostu operatiboak murriztuz. Erronka estrategiko horiek hazten ari den merkatu batek dituen mugak desblokeatzea bilatzen dute, Irizar posizionamendu bila dabilen merkatu bat, hain zuzen ere.
  • Kontsumoak eta CO2 emisioak murriztea ahalbidetuko duten energia alternatiboak garatzea
  • Konektibitate adimenduna, gidatze autonomoa eta mugikortasun-kontzeptu berriak garatzea. Gidariari laguntzeko sistema adimendunak eta ekipamendu osagarrien gama, gidariari zein bidaiariei mugitzeko modu ezin hobea eskaintzeko.
  • Flotak kudeatzeko sistemak eta prebentziozko eta aurreikusteko mantentze-lanak, ikusmen artifizialean eta deep-learningean esperientzia handiarekin.
  • Energia biltegiratzearekin, energia-eraginkortasunarekin, karga-sistemen estandarizazioarekin, konektibitatearekin edo Big Datarekin (adimen artifiziala) zerikusia duten beste proiektu batzuk.

 


X