Irizar fabricará 10 autobuses eléctricos 0 emisiones para la ciudad de Düsseldorf en Alemania
29/03/2019
Irizarrek kontratua lortu du Suitzako Schaffhausen hiria autobus elektrikoen sistemarekin hornitzeko
03/05/2019

Irizarrek 0 isurpeneko 10 autobus elektriko egingo ditu Alemaniako Düsseldorf hirirako

Aduna, 2019ko martxoaren 29a

Irizarrek sinatu berri du Düsseldorfen (Alemania) Rheinbahn operadorearekin 10 autobus elektriko egiteko kontratua. Irizar ie bus modelokoak izango dira, zero isurpenekoak eta 12 metroko luzerakoak.  Azken 12 hilabeteetan Alemanian izan den autobus elektrikoen lehiaketa handienetako bat da.  

Kontratu honetako Irizar ie  busa 2014tik hainbat hiritan dabilen modeloko belaunaldi berri bat da eta aurtengo urtearen bukaeran aurkeztuko da merkatuan. Azken berrikuntza teknologiko eta diseinukoak ditu, besteak beste:   pisua %10 txikiagoa, bidaiari gehiagorentzat gaitasuna hainbat herrialdetako araudietara egokitzeko eta abar.

Ibilgailu erabat isila da eta isurpen kutsatzailerik gabea. Irizar Taldearen teknologia du elektronikari, energia biltegiratzeari eta komunikazioari dagozkion arloetan.

2 ate ditu, 34 eserleku, gidariaren eserlekua, gurpildun aulkientzat 2 leku eta guztira 74 pertsona eramateko gaitasuna. Ibilgailu hauek 200-220 km-ko autonomia dute. Gauez kargatuko dira, eragin-trukerako gaitasuna duten kargagailuekin, kargarako hargunea Combo 2-CCS eta 300hWh energia ontziratuarekin.

Lehen unitateak urte bukaeran eta 2020ko lehen hiruhilekoan entregatuko dira.

Rheinbahn Düsseldorfeko  garraio publikoko operadore bat da. 737 ibilgailutik gora ditu (autobus eta tranbiak)  eta egunean 760.000 bidaiari.

Irizar e-mobilityk autobus elektrikoen eta haien kargarako azpiegituren salmenta eta salmenta ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu Alemania, Austria eta Suitzan Ferrostaal Equipment Solutions-en bitartez.  

 


X