Irizarrek 0 isurpeneko 10 autobus elektriko egingo ditu Alemaniako Düsseldorf hirirako
29/03/2019
Irizar e-mobility estará presente en la cumbre mundial del Transporte Público de la UITP en Estocolmo mostrando sus últimos avances en tecnología, diseño e innovación
22/05/2019

Irizarrek kontratua lortu du Suitzako Schaffhausen hiria autobus elektrikoen sistemarekin hornitzeko

Aduna, 2019ko maiatzaren 3a

Gipuzkoako elektromugikortasun konpainia indartsu dabil Erdialdeko Europan eta Düsseldorfen  (Alemania) Rheinbahnentzat 10 unitateko kontratu bat irabazi ondoren, orain Suitzako Schaffhausen hirira hedatu da, zero isurpeneko 15 autobus elektriko eta haien kargarako azpiegiturak egiteko kontratua sinatu baitu.

Aparteko proiektua da Suitzan nahiz Europan, kargarako estazioetako behar den energia Rhin ibaian sortuko baita Schaffhausenen bertan.

Irizarrek kontratua lortu du Suitzako Schaffhausen hiriko autobus elektrikoen lehen linea hornitzeko lehiaketa publiko bidez.  Kontratuak barne hartzen ditu zero isurpeneko 15 autobus elektriko Irizar ie tram (zazpi 12 metrokoak eta zortzi 18 metro luzekoak), karga azkarreko 12 estazio eta kotxe-tokirako 16 karga estazio. Itsasargi- proiektu bat da eta helburua Schaffhausen hiriko garraio publikoa elektrifikatzea da. Bigarren fase bat ere aurreikusten du 2022-2027rako, eta orduan 47 ibilgailuz ariko ginateke hizketan, karga azkarreko 20 estazio eta kotxe-tokirako 51 karga estaziorekin.

Irizar ie tram Ibilgailu erabat isila da eta isurpen kutsatzailerik gabea. Irizar Taldearen teknologia du elektronikari, energia biltegiratzeari eta komunikazioari dagozkion arloetan.

Esleipen hau dela eta, gaur Irizar ie tram aurkeztu da Schaffhausenen. Ekitaldiko gidariak Daniel Preisig zinegotzia eta VBSHko Zuzendari Nagusi Bruno Schwager izan dira.  Haiez gain han izan dira Ueli Stückelberger, Suitzako Garraio Publikoko Elkarteko Zuzendaria, Christoph Schärrer, Schaffhausengo Garapen Ekonomikoko Ministroa, eta  Hector Olabegogeaskoetxea, Irizar e-mobilityko Zuzendari Nagusia.

VBSH Schaffhausenentzat garrantzitsua da solaskide bakarra izatea proiektuaren arlo guztietarako. Nathan Hueber proiektuaren arduradunak nabarmendu du Irizar e-mobility ez dela hornitzaile huts bat, bidelagun ezin hobea ere badela.

Hector Olabegogeaskoetxea Irizar e-mobilityko Zuzendari Nagusiak adierazi du, bestalde “aparteko proiektua da Suitzan nahiz Europan. Hiriko hiribide nagusienetako batean karga azkarrerako 600 kW-ko 12 puntu instalatuko dira eta kargak Schaffhausenen bertan Rhin ibaian sortuko den energia berdearekin egingo dira.  Beste

behin ere Irizar Taldeak erakutsi du bezeroaren beharrei irtenbideak emateko gaitasuna duela, autobus eta kargarako estazioen hornikuntza hiriak ezarritako baldintza oso zehatzei erantzunez egingo baitu”.

Irizar e-mobility

Irizar e-mobilityren helburua da hirietarako mugikortasun irtenbide integralak eta pertsonalizatuak ematea, bai zero isurpeneko ibilgailu %100 elektrikoak fabrikatzeari dagokionez, bai haien kargarako, trakziorako eta energia biltegiratzeko sistema nagusiak fabrikatu eta instalatzeari dagokionez.  Horiek guztiak Taldearen teknologiarekin diseinatu eta fabrikatu dira %100, Irizarren zerbitzuaren berme eta kalitatearekin.

Irizar ie tram

Irizar ie tram zero isurpeneko autobus %100 elektrikoa da. Tranbiaren ezaugarri estetikoak ditu, eta uztartu egiten ditu tranbia baten edukiera handia, irisgarritasuna eta barruko zirkulazioa hiriko autobus baten malgutasunarekin.

Irizar ie tramaren diseinua  hizkuntza estetiko minimalistatik abiatzen da, apaingarririk gabe, eta bere ezaugarri guztiek alderdi funtzional zehatzei erantzuten diete. Horrek erabiltzaileek berehala identifikatzen dituzten identitatea eta irudia ematen dizkio.  Barneko arkitektura finkatzean, irisgarritasuna, segurtasuna, zirkulazio fluxua eta bidaiariaren erosotasuna hartu dira kontuan. Beraz, leku argitsu, eroso, zabal, atsegin eta segurua da.


X