Bezeroaren ondoan, hasieratik amaierara
Giltza eskurako soluzioak
Produktu fidagarrien eta jasangarrien gama zabalaz gain, Irizar zerbitzuak giltza eskurako proiektu pertsonalizatuak eskaintzen ditu, bezeroen premia guztiak betetzeko diseinatuak eta sortuak.
Irizar e-mobilityren estrategia nabarmendu behar da: elektromugikortasun-soluzioak erabiltzen dituzten hirietan saldu osteko zerbitzu esklusibo eta kalitatezko bat ezartzea. Zerbitzu horiek R&M pakete pertsonalizatuak izango
dituzte, eta aditu teknikoek eta tokian-tokian kontratatutako pertsonek kudeatuko dituzte. Hau da, tokian aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko du.
Zerbitzu-sareak hedapen-prozesuan jarraitzen du; izan ere, egun, Irizarrek homologatutako garaje bat dago, bermekoa, ibilgailu elektrikoak erabiltzen diren leku guztietan.