Irizar marka

Pauso erraldoiak etorkizunerantz

Marka gure aktibo nagusia eta ikono eztabaidaezina da gure bezeroen balioa maximizatzeko estrategian. Haien beharretara ondoen egokitutako produktu eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dizkiegu, eta konfiantza izan dezaketen proiektu sendo baten bermea. Gertutasunean eta harreman zuzenean oinarritutako estrategia dugu, baita komunikazio-estrategia ezin hobea ere, hartara bezeroen leialtasuna eta konfiantza lortzeko.

Irizar marka teknologian, jasangarritasunean eta bezeroekiko hurbiltasunean oinarritu izanaren ondorioz, Irizar e-mobility sortu da. Eta Irizar markaren balioek Irizar e-mobilityn irauten dute.

Ibilgailu-katalogo zabala dugu, I. motako zero igorpeneko hiri-autobus elektrikoak eta beste industria-ibilgailu batzuk barne hartzen dituena. Gure bezeroei segurtasun, fidagarritasun, jasangarritasun, teknologia eta errentagarritasun handiagoak eman nahi dien produktu-katalogoa da.

Irizar Taldea

Irizar nazioarte-mailako enpresa-talde bat da, eta, egun, sei jarduera-sektoretan dago. Hona hemen: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektibitatea eta energia.

Irizar Taldea zazpi markak osatzen dute (Irizar, Irizar e-mobility, Alconza, Datik, Hispacold, Masats eta Jema), eta haien produkzio-jarduera 13 lantegitan garatzen dute Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan. Gainera, I+Gko zentro bat ere badu.

Talde sendoa da, 3300 pertsonak baino gehiagok osatua. Bost kontinenteetan du presentzia komertziala, eta 700 milioi euroko salmenta-bolumena du.

Irizar S. Coop. sozietatea da Taldeko enpresa nagusia, eta haren egoitza nagusia Ormaiztegin (Gipuzkoa – Espainia) dago. Han dago Creatio ere, Irizar taldearen Ikerketa eta Garapenerako Zentroa.

1889an sortua, talde sendoa da gaur egun Irizar Taldea. Geografikoki zein industrialki, dibertsifikatuta dago, eta etengabe hazten ari da. Taldeak markaren, teknologiaren eta iraunkortasunaren alde egiten du argi eta garbi.

Negozio-arloak

Bidaiarien garraioa

Irizarrek autokar- eta autobus-gama zabala eskaintzen du: autokar integralak; autobus % 100 elektrikoak; teknologia hibridoa II. mailako ibilgailuetan, hiriko zein hiriarteko zerbitzuetarako; eta autokar konbentzionalak.

Halaber, Taldeak bidaiarien errepide eta trenbide bidezko garraiorako sistemak eta osagarriak ere garatzen ditu. Masats irisgarritasunean eta azpiegituretan espezialista da. Hispacold enpresak klimatizaziorako, aire-garbigailuetarako eta defrosterretarako teknologiak garatzen ditu. Datik enpresak ibilgailuek sortzen duten informazioa atzitzeko eta kudeatzeko gailuak egiten ditu, gidatzea, diagnostikoa eta mantentze-lana (prediktiboa eta prebentziokoa) errazteko.

Elektromugikortasuna

Irizar e-mobilityrekin, Taldeak mugikortasun sistema integralak ematen dizkie hiriei eta herritarrei, bai zero igorpeneko autobus %100 elektrikoak, bai kargarako, trakziorako eta energia biltegiratzeko beharrezko azpiegitura sistema nagusiak.

Motor eta sorgailuak

Trakzio-sistema edo energia sortzeko sistema garatu eta fabrikatzen ditu, itsas sektorerako, sektore hidraulikorako eta industriarako.

Elektronikoa

Jema potentzia-elektronika eskaintzeaz arduratzen da, sare- eta garraio-kalitatea lortzeko, baita autokarretarako elektronikaz ere.

Autobusen eta autokarren sektorean, arkitektura elektroniko % 100 multiplexatua garatzen du. Haren bidez, adimena ematen zaio sistema bakoitzari, funtzio berriak eskaintzeko, kable-kopurua murrizteko eta ibilgailuaren diagnostikoa errazteko. Halaber, AEB-LDW gidatzeko sistemak eta HMI kontrola eta kontsola ere azpimarra daitezke.

Energia

Jemak batez ere Big Sciencerako elikadura-iturriak diseinatu eta fabrikatzen ditu, energia berriztagarriak –eguzkikoa, eolikoa, hidroelektrikoa– biltegiratzeko energia egoki bihurtzeko eta ondoren sarean injektatzeko.

Konektibitatea

Datikek gidariari laguntzeko sistema adimendunak biltzen ditu, eta ekipamendu osagarrien gama bat dauka, gidariari zein bidaiariei mugitzeko modu ezin hobea eskaintzeko. Ikusmen artifizialean eta deep-learningean lortutako esperientzia handiak aukera ematen du flotak kudeatzeko, mantentze-lan prebentiboa eta prediktiboa egiteko, eta gidatze autonomoa lortzeko.

Zifretan

1889an sortua – 130 urteko historia

I+G zentro bat

7 enpresa lider euren jarduera-arloan

3300 langile baino gehiago

Finantza-sendotasuna

700 milioi euro (2018rako kalkulatutako fakturazioa)

5 kontinenteetan dagoena

13 produkzio-gune mundu osoan

X