Irizar ie tram zero igorpeneko autobus artikulatu % 100 elektrikoak Espainiako 2018ko Urteko Autobusa saria eta Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoa saria eskuratu ditu.
18/01/2018
Europako lehenengo elektromugikortasun lantegiaren inaugurazioa
01/06/2018

Madrilek dagoeneko Irizarko zero igorpeneko 15 autobus elektriko ditu

Adunan, 2018ko otsailaren 10ean

Madrilgo Udaleko Garraio Enpresak (EMT) zero igorpeneko lehen 15 autobus %100 elektrikoak aurkeztu ditu. Espainiako hiriburuko erdialdeko hiru lineatan emango dute zerbitzua.

Irizar ie bus modeloko 12 metroko 15 unitate dira, 76 bidaiarirentzako gaitasuna dute eta eguneko 200 kilometro baino gehiagoko autonomia.

Unitate horiez gain Irizar e-mobilityk 15 kargagailuz hornitu du zerbitzua, kotxe-tokian gauez kargatzeko.

Ibilgailuek Eco Assist sistema dute. Gidariari denbora errealean laguntzeko sistema bat da, eta aldi berean gidaritza optimizatzen laguntzen du, kontsumo energetikoa murriztuz eta autonomia handituz.

Erabat isilak eta zero igorpenekoak izanik, Madrilgo Udalak eta EMTk hiriaren elektrifikazioa gauzatzeko apustuaren testuinguruan kokatzen dira.

Aurkezpena Madrilen egin zen otsailaren 7an. Han izan ziren Ingurumen eta Mugikortasuneko ordezkari eta EMTko presidentea den Inés Sabanés, enpresako gerentea den Álvaro Fernández eta Irizar e-mobilityko Zuzendari Hector Olabe.

Ibilgailuak 1 linean (Prosperidad-Cristo Rey), 26.ean (Tirso de Molina-Diego de León) eta 44.ean (Callao-Marqués de Viana) ibiliko dira.

Autobus modelo honek berme handia eskaintzen dio EMTri, dagoeneko 4 urtez Europako hamar hiritan baitabil egiaztatutako autonomia, efizientzia eta fidagarritasunarekin.

Urte hasiera ezin hobea Irizar e-mobilityrentzat

Aurtengo urte hasiera bereziki pozgarria ari da izaten Irizar e-mobilityrentzat. Madrilgo 15 unitateak martxan jartzeaz gain enpresak bi sari irabazi ditu. Espainiako 2018ko Urteko Autobusa eta Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoa sariak Irizar ie tram zero igorpeneko autobus artikulatuk jaso ditu, iazko urte bukaeran merkaturatu zenak.

Sari horiek tranbiaren ezaugarri estetikoak dituen autobus modelo berriaren bikaintasuna saritu dute eta argi uzten dute Irizar e-mobilityk iraunkortasunarekin eta bere bezeroen eta herritarren ongizatearekin duen konpromisoa.

% 100 elektrikoak eta zero igorpen diren lehen autobusak entregatu genituenetik ia lau urtera, Irizar e-mobilityk gaur esan dezake hirietako garraio publikoa elektrifikatzeko prest dagoela.
Mugikortasun irtenbide aukera zabala du, bezero bakoitzaren beharretara egokituta, eta erabat Irizar Taldean garatutako abangoardiako teknologia duten produktu eta zerbitzuekin.

12 metroko ibilgailuez eta Irizar ie tramaz gain, aukeran daude 10,8 metroko hiriko autobusak, Irizar ie busa, 18 metroko autobus artikulatua eta hirietarako beste ibilgailu elektriko batzuk ere.

 


X