Erosotasunak agintzen du

Bidaiari-lekuaren barrualdea diseinatzerakoan, bidaiarien jokabideak eta hiri-ibilgailuarekin duten interakzioa izan ditugu kontuan, baita bizimodu desberdinak eta etorkizuneko joerak ere.

Bidaiariaren irisgarritasuna, segurtasuna, barne-mugikortasuna eta erosotasuna dira gure ibilgailuen barne-arkitekturaren inspirazio-iturri. Haien barruko LED argiztapen eta erdiko bobedarekin batera “open Air” gisa, erabiltzaileari zabala, atsegina eta segurua den ingurune batera eramaten dion argiztapena ematen dute.

Irizar e-mobility autobusen bidaiariek Irizar gamako gainerako autobusetan dagoen erosotasun termiko berdinaz gozatzen dute.

Eserlekuak ingurune argitsu eta atseginetan jartzea proposatzen ditugu, adibidez, ikasleentzako; garraio publikoko sare guztietan atzealdean esertzea nahiago dutela ikusi dugulako, alegia. Jarlekuen antolamenduak zein konfort-mailak eta oinarrizko erosotasun- eta segurtasun-elementuen erabilerak gizarte-kohesioaren ideiara hurbiltzen gaituzte.

Bidaiarien entretenimenduari eta informazioari dagokionez, hainbat soluzio instalatzeko aukera eskaintzen ditugu: USB kargagailuak, WiFia, braillez adierazitako pultsadoreak, fardeltokia, multimedia-pantailak, bidaiariak informatzeko aplikazio mugikorrak, barne-biniloak, etab.

Autobus aparta

Irizarren beste arau bat honako hau da: merkatuari eta operadoreei mugarik gabeko egokitzeko aukera eskaintzea; hori, zalantzarik gabe, alderdi bereizlea da.

Autobus elektrikoek egitura modular berritzailea dute. Gainera, malgutasun eta edukiera optimoak lortzeko hainbat soluzio daude, operadoreen eta hirien premia guztietara egokitzeko. Horrela, bezeroak hainbat aukera eta soluzio ditu eskuragarri entretenimendurako.

  • 8 arteko ate-kopurua (18 metro)
  • Energia-biltegiratzea zerbitzu-lineen beharren arabera
  • Hainbat aukera eskaintzen ditugu hauetarako: lay-out, besaulki-kopurua, lehentasunezko besaulkiak, zutik doazen bidaiarien kopurua, mugikortasun urriko pertsonentzako guneak
  • Ibilgailu konektatua
  • Besaulki-aukera oso zabala
  • Fardeltokiak, ipurtaldeak, eserleku tolesgarriak, publizitaterako markoak, segurtasun-kamerak, bidaiari-kontagailua, aurreberogailua
  • LED argiak, Xenon argiak, helmuga-idazkunak, bandaloen kontrako biniloak
  • Eskuragai dauden entretenimendu-sistema guztiak
X