Gidaria, protagonista

Gidariaren lekua diseinatzerakoan, lehentasuna eman zaie ergonomia, erosotasun, funtzionaltasun eta segurtasun kontzeptuei, eta EBSF (etorkizunerako autobusen Europako sistema - UITPk kudeatutako Europako proiektua) eta VDV arau berriak bete dira. Arau horien ardatzak erosotasuna, segurtasuna eta zerbitzua dira.

Horrek guztiak nekadura txikitzea eta kontrolak eskura jartzea du helburu. Bestalde, jarlekuak diseinatzean, gidarien morfologia desberdinak, bibrazioaren kontrako babesa, soinua eta alderdi mikroklimatikoak hartu dira kontuan.

Zero igorpeneko klimatizazio-ekipamendu independentea du, hotz funtzioarekin (3,5 kW) eta bero funtzioarekin (8 kW).

Segurtasuna bermatzeko, kabinaren ikuskera optimizatua erabili da: gidariak sarbide erosoa eta ergonomikoa du, ingurua oztoporik gabe ikus dezake, eta banaketa modularra erabili da (kabinaren ateak segurtasun-leihoa izan dezake, edo kabina itxita egon daiteke).

Gainera, pertsonalizatzeko hainbat aukera ematen ditu. Teknologia aitzindariak ditu, hala nola EcoAssist teknologia, gidariari denbora errealeko laguntza ematen diona, ibilgailuaren energia-kontsumoa txikitzeko eta, beraz, autonomia handitzeko.

X