Fidagarritasun probatua eta egiaztatua

Gure esperientzia da gure bermea. 1889. urtetik egiten ditugu autobusak eta autokarrak, bost kontinenteetatik ibiltzen direnak, askotariko klimekin eta ibilbide-baldintzekin. Gainera, Taldeko enpresa guztien eta zentro teknologikoen ezagutza eta esperientzia ere berme sendoak dira.

Gure autobusak kalitate-parametrorik zorrotzenekin sortzen ditugu, diseinuan, materialetan, osagaietan eta produkzio-prozesuetan teknologiarik aurreratuenak erabiliz, eta kalitaterik handieneko akaberak eginez.

Zirkulazioan jarri aurretik, ibilgailuaren bizitzarekin bat egiten duten (600.000 km eta 12 urte) neke- eta iraunkortasun-proba zorrotzak egiten zaizkie gure ibilgailu elektrikoei, Europako institutu independente prestigiotsuetan (Idiada AppPlus).

2014az geroztik, gure autobusek errendimendu osoz zirkulatzen dute Europako hiri ezberdinetan, premiak eta orografia-baldintza desberdinak dituztenetan, egiaztatutako autonomia, eraginkortasun eta fidagarritasunarekin.

Gehiago ikusi

Neke azeleratuko pistan errodatuz

Neke azeleratuko pista batean, ibilgailuak bere bizitzan zehar egingo duen kilometro-kopurua simulatzen da, bai egiturazko osagaietan baita autobusaren elementuetan ere. Saiakuntzek bi metodo konbinatzen dituzte: zenbait azaletan hainbat abiaduratan egiten den errodajea, eta ibilgailuaren egitura tenkatzeko egiten diren maniobrak.

Autobusek hainbat karga-egoera jasan behar izaten dituzte egiazko erabilpena simulatzeko; maiz karga-egoera horiek kritikoak izaten dira, ibilgailuaren iraunkortasuna frogatu ahal izateko kondizioak zorrotzak direnean.

Saiakuntzetan zehar erabiltzen diren azala eta osagaiak askotarikoak izaten dira, eta unitateak bizitzan izaten duen jokaera errepikatzen dute, bizkor eta anplifikatuta.

Galtzada-harrizko zoladurek, adibidez, esfortzu bertikal gogorrak eragiten dituzte maiztasun handiz, eta horiek ibilgailuaren esekidura-sistemetan eta egituran eragina daukate. Hainbat tamainatako sakanguneak dituen ur-pista zorrotzenetako bat da. Sakanguneek inpaktu gogor asko eragiten dituzte, eta horiek egiturara transmititzen dira luzetarako eta bertikalerako esfortzu moduan.

Zirkuituaren beste eremuetan, adibidez galtzada-harrizko zoladura laua ondulazioekin, gidariak autobusaren bidaiari-lekuaren barruan dauden zaratak antzeman ditzake, eta bere erosotasuna eta bidaiariena ebaluatu.

Pistaren lurrean dauden ondulazioek (simetrikoak eta asimetrikoak ezkerreko eta eskuineko gurpiletan) esekidura-sistemak probatzen dituzte, eta ibilgailuaren barruko erosotasuna ebaluatzen laguntzen dute.

Legarrezko guneek konpartimentuetan sar daitekeen hautsa ikustera laguntzen dute; gainera, legar-, lur-, eta hauts-jaurtiketak ekar ditzakete autobusaren azpietan, higadura eta korrosioa eragiteko.

Saiakuntza horiek saiakera-kilometroen metaketan eta “8-formako irudiak” izeneko maniobrak burutzean oinarritzen dira, IDIADAk neke azeleratuko pistan ezarritako erreferentziak jarraituz.

Horietaz gain, aldapa-abioak ere egiten dira. Autobusek geldialdi-maniobra egiten dute, ateak ireki/itxi, eta gurpil-aulkientzako arrapala zabaldu/jaso, %15eko aldapan geldirik daudenean.

Proben emaitzen erregistroari eta autobusen eguneroko ikuskapenari esker, jokaera azter daiteke, eta hobetu behar diren xehetasunak adierazi.

Laburbilduz, saiakeren helburua ibilgailuak bizitzan zehar izango duen erabilera osoa simulatzea da, kondizioak zorrotzak direnean iraunkortasuna egokia dela ziurtatuz. Horregatik, saiakera-garai honetan agertzen diren momentutik gorabeherak aurkitzea oso garrantzitsua da, baita zuzentzeko neurriak ezartzea ere.

Gure saiakuntza-teknologia

Irizar e-mobility-n proba-pistak eta saiakuntza-bankuak ditugu, ekipamenduen fidagarritasuna eta eraginkortasuna bermatzeko, eta ibilgailuen eta haien osagai eta sistemak probatzeko.

Gure langileek kualifikazio-maila handia dute; besteak beste, ondo ezagutzen dituzte tokiko eta nazioarteko araurik zorrotzenak. Halaber, mailaz mailako baliozkotze-sistemak sortu ditugu ibilgailuaren, trakzio- eta karga-sistemen, eta baterien diseinu-etapa bakoitzean. Punta-puntako teknologiak eta metodologiak erabili ditugu emaitza zehatz eta fidagarriak lortzeko.

X