Liderrak diseinuan eta pertsonalizazioan

Zerbitzurako eta hirirako diseinatua

Gure alderdi sendoetako bat diseinuaren ikusgarritasuna da. Kontsumoa optimizatzen duen eta jabeei ospea ematen dien aerodinamikan oinarritzen da ikusgarritasun hori.

Autobus bakoitzean, gure esperientziaren eta berrikuntzarako grinaren ondorio diren hainbat soluzio teknologiko eta arreta estetiko zehatza biltzen dira.

Gure ibilgailu guztien diseinua berritzailea eta iradokitzailea da, eta garraio klasikoaren kode guztiak gainditzen ditu. Zerbitzu erakargarria eskaintzen die hiriei, eta erosotasuna eta atsegin emozionala bidaiariei. Horrek guztiak balio erantsia ematen die hiriei zein operadoreei. Izan ere, hiriko elektromugikortasunaren proiektuan parte hartzeaz gain, kalitatezko mugikortasun jasangarriko eta eraginkorreko zerbitzuak eskain ditzakete, azken helburua bidaiarien gogobetetasuna lortzea dela.

Halaber, ibilgailuen barne-esparruaren diseinuaren helburua bidaiariei zabaltasun- eta argitasun-sentsazioa sorraraztea da. Izan ere, kristalen gardentasuna dela eta, barrualdearen eta kanpoaldearen arteko trantsizioa txikiagotu egiten da; hortaz, bidaiariak ibilgailutik kanpo gertatzen denaren behatzaile bihurtzen dira.

X