Eragiketa-kostu hobeak

Irizar e-mobility-n proposatzen dugun teknologia jatorritik ahalik eta eragiketa-kosturik onenak izateko garatuta dago, eta proiektuaren hasierako fasetik zerbitzu integral bat izateak helburu horri laguntzen dio.

  • Potentzia-elektronika eta trakzio-sistemak balio-bizitza luzeak izateko garatzen dira.
  • Irizar Taldearen teknologia adimendunak aukera ematen du autobusetan instalatutako sistemak etengabe eguneratzeko. Horri esker, bi onura lortzen dira: alde batetik, ibilgailu bakoitzaren balio-bizitza ahalik eta gehien aprobetxatzeko erronkari eraginkortasunez erantzutea, eta, beste batetik, bere aktiboen balioa optimizatzea.
  • Irizar e-mobility-ren autobusetan, energia-teknologia berritzaileak erabiltzen dira, hala nola EcoAssist sistema eta energia-biltegiratzea kudeatzeko sistema.
  • Back-office telediagnostiko-sistemak modu zentralizatu batean monitorizatzen ditu autobusaren osagai guztiak, baita bateriak ere. Horri esker, jarraipen oso bat egin daiteke, eta, beraz, mantentze-lan prediktibo eta prebentibo oso zehatza lortzen da.
  • Karga adimenduneko sistemak kargagailuen datu guztiak zentralizatu eta erregistratzen ditu, baliabideen eta azpiegituren kostuak txikitzeko. Informazio hau denbora errealean lortzen denez, karga-denbora eta potentzia optimizatu egin daitezke.
  • Zerga-salbuespenek hobaria ematen diete kutsatzen ez duten ibilgailuei; hortaz, are hobea da inbertsioaren errentagarritasuna.
  • Badira kontuan hartzeko beste alderdi batzuk: herritarren osasun-gastu handiak txikitzea eta bizi-kalitatea hobetzea.
X