Zergaitik Irizar bat

Bezeroari eskaintzen zaion arreta adeitsu eta pertsonalizatua balio erreferentea eta bereizlea da Irizarrentzako. Bezeroak, bere beharrak kontuan hartuta, elektrifikazio-proiektua zehazten eta prestatzen duenean hasten da. Zutaz arduratuko den gizataldea zure alboan egongo da ibilgailuaren bizitza osoan zehar, eta erositakoa errentagarri bihurtzeko erabaki egokienak hartzera lagunduko zaitu.

Irizar zerbitzuak soluzio pertsonalizatuak eskuratzera lagunduko dizu, hoberena eskaintzeko diseinatuta eta sortuta daudenak: Finantzaketa, Repair & Maintenance kontratuak, eta erabilitako ibilgailuaren bilketa; hauek ere bere eskaintza zabalean aurki ditzakezu.

Urteko 365 egunetan 24 orduetan bermerik handieneko konponketa-, doitze- eta mantentze-zerbitzu integrala izatea balio nagusietako bat da.

X