Giltza eskurako soluzioak
Bezeroaren ondoan, hasieratik amaierara
Irizar zerbitzuak giltza eskurako proiektu pertsonalizatuak eskaintzen ditu, bezeroen premia guztiak betetzeko diseinatuak eta sortuak.
Zerbitzu-sareak hedapen-prozesuan jarraitzen du; izan ere, egun, Irizarrek homologatutako garaje bat dago, bermekoa, ibilgailu elektrikoak erabiltzen diren leku guztietan.
Irizar e-mobilityk erabaki du elektromugikortasun-soluzioak erabiltzen dituzten hirietan saldu osteko zerbitzu esklusibo eta kalitatezko bat ezartzea. Zerbitzu horiek R&M pakete pertsonalizatuak izango dituzte, eta aditu teknikoek eta tokian-tokian kontratatutako pertsonek kudeatuko dituzte. Hau da, tokian aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko du.