Kalitate, ingurumen eta laneko segurtasun eta osasuneko politika


IRIZAR e-mobility, S.L.n gure marka indartu nahi dugu etengabeko hazkundean oinarrituta, epe luzera aberastasuna eta enplegua sortuz. Enpresen bikaintasuna ere bilatzen dugu, bezeroak asetuta balio erantsi handiko eta bere premietara egokitutako produktu eta zerbitzu pertsonalizaturik hoberenak eskainiz eta proiektu sendo eta fidagarri baten bermea ere eskainiz.

Gure helburua hirietarako elektromugikortasun irtenbide pertsonalizatu eta integralak ematea da, bai ibilgailu %100 elektriko, zero igorpenen fabrikazioari dagokionez, bai karga, trakzio eta energia biltegiratzeko azpiegitura sistema nagusiak fabrikatu eta instalatzeari dagokionez, horiek guztiak Taldearen teknologiarekin diseinatu eta fabrikatuta.

Gure ibilgailu elektrikoek ingurumena errespetatzen dute; izan ere, CO2 emisioak murrizten dituzte eta kutsadura akustikoa ezabatzen dute, eta horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Hiriei eta herritarrei eta ingurumenari balio handia emanez, komunikaziorako eta kudeaketan eta emaitzetan parte hartzeko esparruan oinarritutako lan sistema bat daukagu, lan giro seguru eta osasungarriaren barruan, bezeroen eta legeria eta araudi aplikagarriaren eskakizunak, arreta berezia jarriz ekoizpenaren egokitasunean (COP) eta homologazioen kudeaketan bai eta Irizar e-mobilityk borondatez onartzen dituen beste betekizun batzuetan ere.

Konpromisoa hartzen dugu lesioak eta osasuna kaltetzea prebenitzeko baldintza seguruak eta osasungarriak eskaintzeko, arriskuak ezabatu eta murrizteko eta enpresa osatzen duten pertsona guztien kontsulta eta partaidetza bultzatzeko asmo hori lortzeko.

Gure kudeaketa arduratsuaren eta erakundearen kudeaketa iraunkorraren lehentasunezko ardatzak dira hornitzaileak horniketa katean integratzea gure bezeroak asebetetzeko, bezeroari eta kutsadura prebenitzea, gure jarduerari berez baitagokie, bai eta lan ingurunea beti seguru edukitzea ere.

Horretarako, aldian-aldian helburuak eta jomugak ezartzen ditugu, zeintzuek, Kalitate, Ingurumen eta Laneko Segurtasun eta Osasuneko Politika honekin koherentea izanik, etengabeko hobekuntza baitute oinarri, zero igorpeneko ibilgailu elektrikoen diseinurako, garapenerako, ekoizpenerako eta salmenta osteko zerbitzurako definitutako irismenaren barruan.

Era berean, hartutako konpromisoak betetzea Irizar e-mobilityko pertsona guztien erantzukizuna dela jakinik, konpromisoa hartzen dugu Kalitatearen, Ingurumenaren eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren politika sustatzeko eta denei jakinarazteko, bai eta alderdi interesdun guztien eskura jartzeko.

Onartuta Irizar e-mobilityko Zuzendari Nagusiarengatik

2020ko irailaren 25a

Política-de-gestión_ISO
X