Teknologia eta berrikuntza

Irizarren ezaugarria, lehen mailako teknologia

Irizar Taldearen ahalmen teknologikoari eta ikerketa-zentrorik onenekiko lankidetzari esker, lehen mailako produktuak eta zerbitzuak eskain ditzakegu, Europan garatutako teknologiarekin.

Irizar, autokarren eta autobusen fabrikatzailea; Hispacold, klimatizazio-ekipamenduak egiten dituena; Jema Energy, gama handiko potentzia-elektronikan espezializatua; Datik, garraiorako soluzio adimendunak eskaintzen dituen enpresa teknologikoa; Masats, pertsonen eta, bereziki, mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasunaz arduratzen dena; eta Alconza, itsas-sektorerako, hidroelektrikorako eta industrialerako motorrak eta sorgailuak egiten dituena, erabilera berezietarako. Enpresa horiek eta Creatio I+G Zentroak euren indarrak batu dituzte zero igorpeneko hiri-ibilgailuak eta haien osagai eta sistema nagusiak garatzeko.

Taldeko enpresek beren teknologia sortzen dute, integrala eta independentea.

Produktuak eta sistemak sortzeko eta garatzeko alderdi guztiei erantzuna ematen dien teknologia da, eta Europako arau guztiak betetzen ditu. Taldeko enpresa bakoitzaren ezagutza eta esperientzia handia da Taldearen ahalmen teknologiko horren oinarria.

Horrenbestez, Irizar e-mobilityren zero igorpeneko produktuek eta soluzioak lehen mailako teknologia fidagarria eskaintzen dute, Europan garatua, abangoardiako diseinua duena, 2014az geroztik Europan sektorean aitzindariak diren hiri-operadoreek nahikoa probatu eta egiaztatu dituzten ekarpen teknikoak dituena.

Taldeak, berrikuntzaren eta teknologiaren bidez, behin betiko bultzatu nahi du mugikortasuna hirietan, hiri-inguruneetan pertsonak masiboki garraiatzeko aukerarik onena delakoan. Horrez gain, Irizar Europako abangoardia teknologikoan kokatu nahi du, eskaintzen dituen giltza eskurako soluzioekin.

Irizarren baterien sistema kontzeptu modular batean oinarrituta dago, operadore ororen beharretara egokitzeko diseinatuko kontzeptu modularrean. Sistema sendoa, segurua eta birziklagarria, Europan arlo horretan egindako azken araudiak betetzen dituena: R100 v2, R10 eta UN38.3.

Bateriek zenbait kimika dute, operadorearen erabilera-premien arabera. Energia hobeto biltegiratzea eta erabiltzea iraunkortasunaren alde egitea da.

Zenbait karga-aukera eskaintzen dira, bezeroen baldintza guztiei ahalik eta ondoen erantzuteko, bai potentzia-mugari dagokionez, bai leku- eta eragiketa-murrizketei dagokienez.

Beste proiektu batzuetan, motor estandarizatuagoak erabiltzen dira, baina, kasu honetan, ibilgailuen motorrek Irizarrek bere produktuetan soilik erabiltzeko garatutako teknologia dute. Beraz, motorrak ezin hobeto egokitzen dira ibilgailuen ezaugarrietara. Irizar Taldeko enpresek talde eragileak fabrikatzen dituzte.

Gidariarekin komunikazioa segurua ezartzeko aukera ematen du. Horri esker, gidaria eraginkorragoa izan daiteke, eta haren eguneroko lanak eta bidaiariei ematen zaien zerbitzuak hobera egiten dute. Soluzio horrek hurbilketa-maniobretan, geldialdietan eta zirkulazioan sartzean laguntzen dio gidariari. Gainera, sistemak segurtasuna, erosotasuna eta puntualtasuna hobetzen ditu.

Irizar Autodock Sistemak, halaber, errendimendua hobetzen laguntzen du. Izan ere, kontuan hartzen du gelditzean eta berriz abiatzean daudela kontsumo-alderik handienak, eta gidarien gidatze-estiloak, estres-mailak edo lan-txanda amaitzeko presak geldialdietan kontsumoa handitzea eragin dezaketela. Gainera, sistemak segurtasuna, erosotasuna eta puntualtasuna hobetzen ditu. It also improves safety, comfort and punctuality.

Ibilgailuetan jartzen diren ateak eta arrapalak, elektrikoak zein eskuzkoak, Irizar Taldeko enpresek ere garatu dituzte.

Klimatizazio-sistema elektrikoa zero isuriko ibilgailu elektrikoetarako bereziki diseinatuta dago.

Mugikortasunaren etorkizuna zehazten

Gaur egun, Irizar Taldeak aktiboki jarduten du hirien elektrifikazioaren eta bidaiarien garraio publikoaren etorkizunerako oso garrantzitsuak diren Europako proiektuetan.

Gidatze_autonomoa
Energia_eraginkortasuna
Energia_biltegiratzea
Karga_Azkarreko_eta_adimenduneko_egiturak
Konektibitatea_Big_Data
X