Zure ondoan
27/10/2020
Irizar ie tram-a dagoeneko Gasteizko kaleetan dabil
03/11/2020

Irizar ie truck protagonista izan da Enpresentzako Europako Ingurumen Sarietan

Aduna, 2020ko urriaren 30a

Irizar ie urban truck kamioi %100 elektrikoak, FCC Medio Ambiente enpresarekin batera garatutako kamioak, Enpresentzako Europako Ingurumen Saria (EBAE Sariak) lortu du 2019-2020 edizioan, Produktua edota Zerbitzua izeneko kategorian, “Hiri zerbitzuetarako eraginkortasun handiko trakzio elektrikoko plataforma gidari, modular eta autoportanteen garapena” proiektuagatik.

Irizar ie urban truck kamioia %100 elektrikoa da, eta horri esker, merkatuan dauden era askotako premiei erantzuteko aukera eta hirietan zein hiri inguruetan ibiltzeko aukera ematen du, inolako atmosferaren kutsadurarik zein kutsadura akustikorik sortu gabe. Hondakinak biltzeko alboko karga duen karrozeriaz hornitutako lehen kamioi hau Irizar Taldeak eta FCC Medio Ambiente enpresak elkarlanean garatutako I+G proiektu baten emaitza da.

Sari banaketa asteazken honetan izan da, “Rastro Madrid” gunean, eta Felipe VI.a Espainiako Erregea izan da ekitaldiaren buru. Bere mezuan nabarmendu du sari horrek agerian uzten duela trantsizio ekologikoaren erronkari aurre egiteko Espainiako enpresek duten konpromisoa, garapenerako eta berrikuntzarako funtsezko faktorea baita; halaber, nabarmendu du garrantzitsua dela enpresek egungo belaunaldien beharrak ase ahal izatea, datozen belaunaldien etorkizuna arriskuan jarri gabe. Teresa Ribera andreak, Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak, hitza hartu du hasieran, eta ongietorria egin die bertaratutakoei. Ministro andreak nabarmendu du funtsezkoa dela beren ekoizpen jarduera eta ingurumenarekiko errespetua uztartzen jakin badakiten enpresa kontzientziatuak izatea.

Europako Batzordeak 1987tik antolatzen dituen EBAE sari hauek beren negozioen bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenaren babesa arrakastaz konbinatzen dituzten enpresak saritzen dituzte. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodiversidad Fundazioa da, 2013az gero, erkidegoko sari horiek Espainian koordinatzen dituen erakundea.

Irizar Taldeak eta FCC Medio Ambiente enpresak elkarlanean garatutako Irizar ie urban truck kamioi %100 elektrikoak World Smart City Awards saria ere irabazi zuen, Ideia Berritzailearen kategorian, Smart City Expo World Congress 2019ko esparruaren barruan, hots, mundu osoko hiri adimendunentzako erreferentziazkoa den hitzorduan.

Zero Emission (ZEV) xasisaren gaineko ie urban truck biltzailea bezalako ibilgailuak serie industrialetan ekoizteak (soinu, kutsadura eta CO2 igorpenak nabarmen murrizten ditu, eta ohiko ibilgailu batek baino %50 energia gutxiago kontsumitzen du) erabateko bultzada ematen du metropolietako hiri zerbitzuetako ibilgailuetan e-mugikortasun eskuragarria ezartzen laguntzeko, ingurumen inpaktu positibo handiarekin egin ere, igorpen kutsatzaile, zarata eta karbono aztarna murrizteari eta energia eraginkortasuna erdiesteari dagokienez.


X