Skip to main content
  • Zerbitzuak

    Zerbitzuak

Beti zugandik hurbil

Giltza eskurako proiektu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, bezeroen premia guztiak betetzeko diseinatuak eta sortuak.

Zerbitzu-sareak hedapen-prozesuan jarraitzen du; izan ere, egun, Irizarrek homologatutako tailer bat dago, bermekoa, ibilgailu elektrikoak erabiltzen diren leku guztietan.

Gure elektromugikortasun-soluzioak erabiltzen dituzten hirietan saldu osteko zerbitzu esklusibo eta kalitatezko bat ezartzea erabaki dugu. Zerbitzu horiek R&M pakete pertsonalizatuak izango dituzte, eta aditu teknikoek eta tokian-tokian kontratatutako pertsonek kudeatuko dituzte. Hau da, tokian aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko du.

Aholkularitza

Aholkularitza-lanak ere egiten ditugu. Operadorearen lineen energia-azterketak egiten ditugu eta, azterketa horiek ematen dituzten datuetan (ustiapen-datuak, abiadura, linearen ezaugarriak, orografia, linea…) oinarrituta, aholkularitza ematen dugu beharrezko energiari, optimizazio-estrategiari, potentzia-parametroei, soluzioei, karga-denborei eta baterien balio-bizitzei buruz. Halaber, obra zibila koordinatzeko aukera ere eskaintzen dugu.

Autobus-flotaren intereragingarritasuna bermatzeko, karga-azpiegitura estandarizatuak erabiltzen ditugu (ISO 15118, DIN70121, OCPP 1.6 CE mark, EMC 61000-6-2, 61000-6-4, IEC 61851, IEC 61000).

Mantentze-lan prediktiboa

Orobat, ibilgailuen sistema eta osagai nagusien mantentze-lan prediktiboa eta integrala eskaintzen dugu. Horri esker, balio-bizitzaren kostuak txikitu, ibilgailuaren erabilera-denbora handitu, eta aktiboaren errendimendua eta hondar-balioa hobetu egiten dira. Mantentze-lan horretan, ibilgailua (ateak, bateriak, klimatizazio-sistema, pantografoa, trakzio-katea…) monitorizatzen duten diagnostiko-baliabideak erabiltzen ditugu, busaren erabilgarritasunari eta fidagarritasunari buruzko estatistikak lortzeko, mantentze-denbora optimizatzeko eta sistemaren denbora errealeko jarraipena egiteko. Izan ere, urteko 365 egunetan 24 orduetan bermerik handieneko konponketa-, doitze- eta mantentze-zerbitzu integrala izatea balio nagusietako bat da.

Ibilgailu konektatua

Teknologia adimenduna. Gure teknologia dugunez, etengabe eguneratu ditzakegu autobusetan instalatutako sistemak. Horri esker, bi onura lortzen ditu: alde batetik, ibilgailu bakoitzaren balio-bizitza ahalik eta gehien aprobetxatzeko erronkari eraginkortasunez erantzutea, eta, beste batetik, bere aktiboen balioa optimizatzea.

Floten kudeaketa

Flotak kudeatzeko sistema beste balio erantsi bat da. Kostuen eta eraginkortasunaren jarraipen sakona eta guztiz pertsonalizagarria egiteaz gain, flota bakoitzaren errendimendua eta errentagarritasuna optimizatu, eta gidatzean segurtasuna handitu daiteke.

Beraz, operadoreak alde on gehigarri bat du: enpresa batekin soilik hitz egin behar du proiektuaren fase guztietan. Prozesu horrek neurrirako saldu osteko, mantentze-laneko eta konponketako zerbitzua hartzen du barne.